NORTZU GARA

FILOSOFIA

Zerbitzu pertsonalizatu eta egokia eskeintzen diogu bezero bakoitzari. Gure bezeroen AMETSA ulertzea ezinbestekoa da proiektu bakoitzaren arrakasta lortzeko. Proiektua DISEINATZEN dugu, gure bezeroekin aztertuz elkarrizketa eta diseinu saioak eginez.

Gure helburua, erantzun eta konponbideak ematea da proiektu bakoitzarentzat. Honek esan nahi duena da, diseinuak ematen dituen konponbideak, erabiltzailearen esperientziari erantzuten dio; arkitektura estilo konkretu bat alde batera utziz. Gure ustez, arkitekturaren bidez, espazio sortzaile, inspiratzaile eta garrantzitsuak sortzea da pertsonak elkarrekin erlazionatzeko.

Bukatzeko, proiektua bezeroak transmititzen digun sentsibilitate eta ilusioarekin GAUZATZEN dugu hasierako momentutik

HELBURUA, GURE BEZEROEN BIZITZA KALITATEA HOBETZEA DA, BIZI DITUZTEN ESPAZIOAK HOBETUZ.

NORTZU GARA

Kaixo, Amaia Igartua naiz. Arkitekturako karrera, Donostiako Arkitekturako Goi Eskola teknikoan amaitu nuen. Praktikak hainbat estudiotan egin nituen, hala nola, LKS ingenieritzan eta beste batzu jasangarritasunari lotutakoak Silvia Ortiz de Elgearen estudioan. 6 urtetan Donostia eta Goierri inguruan lan egin ondoren, Londresera joan nintzen. Bertan, 5d architects estudioarekin elkarlanean aritu nintzen 2 milioi libra arteko aurrekontuak kudeatuz. Coppin Dockray architects estudioarekin ere lan egiteko aukera izan nuen.

2015tik aurrera, nere estudioaren ibilibidea hasi zen eraikinen eraberritzean espezializatuz.

KOLABORATZAILEAK

Hainbat kolaboratzaileekin lan egiten dugu:

Egitura kalkulua

STR egiturak
David Otegui arkitektoa

Dekoratzaileak

Irati Romero
Andrea Azkoaga
Nekane Urkia
Maialen-Amaia interiorismoa

Infografía

Nekane Urkia

Scroll to Top
Skip to content